Ekonomia -

Parke tematiko berria

'Ferrari Land' Port Aventuran izango da 2016an

Ferrarik 100 milioi euro inbertituko ditu parke tematiko eta luxuzko hotel berri bat irekitzeko, Katalunian.

Fernando Alonso, 1 Formulako autoa gidatzen. EFE
Fernando Alonso
Fernando Alonso, 1 Formulako autoa gidatzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Port Aventurak lizentzia-akordio bat lortu du Ferrarirekin, 'Ferrari Land' parke tematiko berria eraikitzeko, luxuzko hotel bat barne, automobil-markari zuzenduta. 2016an irekitzea aurreikusi dute.

Port Aventuratik jakitera eman dutenez, 100 milioi euroko inbertsioa izango da, eta azalerak 75.000 metro karratu hartuko ditu.

'Ferrari Land'ek hainbat ikuskizun izango ditu, besteak beste, Europako azeleratzaile bertikalik altuena eta azkarrena. Hotelak bost izar edukiko ditu, 250 gela, jatetxeak, dendak eta karrerako autoen simulagailuen guneak.

Markari eskainitako bigarren parke tematikoa da, 2010ean Abu Dhabin Ferrari World inauguratu ostean, 200.000 metro karratutan.

Andrea Perrone Ferrari Brandeko administratzaile ordezkariak azaldu duenez, lehenengoaren arrakasta ikusita, hainbat eskaera jaso dituzte parke tematiko berria eraikitzeko, eta Port Aventurarena onartzea erabaki dute, "talde profesional batek kudeatutako proiektu sendoa" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Turismo-apartamentuen albisteak