Ekonomia -
Lan erreforma
Rajoyren adituek BEZa igotzea eta kotizazioak jaistea proposatu dute
Hain zuzen ere, "debaluazio fiskala" egitea eskatu dute, enplegua merkatzeko. Halaber, etxebizitza erosteagatik dedukzioa kentzea proposatu du 5 eta 10 urteko epean.
Erredakzioa
Lan erreforman sakontzeko Espainiako Gobernuak hautatutako 'adituek' kotizazio sozialak jaistea eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) igotzea proposatu dute.
Manuel Lagares adituen batzordeko presidenteak azaldu duenez, "pentsioen finantziazioa egonkortu eta gero, kotizazio sozialak eta soldata kostuak murriztu egin beharko dira, enplegua merkatzeko, baina soldatak jaitsi barik".
Horren ustez, enpresek ordaintzen dituzten kotizazioak jaitsi beharko lirateke.
Nolanahi ere, debaluazio fiskala egin baino lehen, adituek kotizazioak "aldatzea" proposatu dute. Hain zuzen ere, soldatari moldatzea eskatu dute, tarifa batzuk oinarri gisa hartu beharrean.
Halaber, kotizazioak pentsioekin eta prestazio guztiekin lotu beharko direla iritzi diote.
PBEZa jaistea eta geroago BEZa igotzea proposatu dute
Adituen batzordeak bi fasetan egindako erreforma fiskala proposatu du, lehenengo, zerga zuzenak (PFEZ eta sozietateak) jaistea ekarriko luke, eta, bigarrenean, kotizazio sozialak murriztuko lirateke, enplegua bultzatzeko, eta hori BEZa igota konpentsatuko litzateke.
Manuel Lagares batzordeko presidentean prentsaurrekoan adierazi duenez, 2015etik aurrera PFEZa igotzea eta lau tartetan sinplifikatzea % 20ko minimoarekin eta % 50eko maximoarekin, baina Europako % 45eko batez besteko hurbiltze progresiboarekin.
Araudian gaitasun gehiago autonomia erkidegoentzat
Erreforma fiskalerako proposamenak egin dituzten adituak autonomia erkidegoek araudian gaitasun gehiago gaitasun gehiago izatearen alde daude, "zerbitzu publikoetan kopagoak" ezarri ahal izateko, besteak beste, Osasunean eta Hezkuntzan, "Administrazio zentralak erkidego guztientzat ezarritako limite minimo batzuen" barruan.
Manuel Lagaresek koordinatutako txostenean autonomiek araudian duen gaitasuna errepasatu du, PFEZ, Ondorengotzan edota Ondarean, baita, zerga, tasa eta ekarpen kontribuzio propioak sortzeko ere.
Etorkizuneko finantza sistemaren erreformari begira, batzordeak azaldu du horrek eskualde ezberdinetako herritarren arteko berdintasuna bermatu behar duela, eta autonomien araudi fiskalaren gaitasunak ezin duela itxuraldatzerik egin.
Etxebizitzengatik dedukzioa kentzea 5 edota 10 urteko epean
Erreforma fiskalaren Adituen Batzordeak etxebizitza erosteagatik dedukzioa kentzea proposatu du 5 eta 10 urteko epean, Manuel Lagares Batzordeko presidenteak azaldu duenez.
Proposamenak 2013an erregimen fiskal hori desagertu baino lehenago ohiko etxebizitza hartu zuten guztiak epe "nahiko luzean" hartzen ditu.