Ekonomia -

Negoziazioak

Boulevard merkataritza-gunearen salmenta negoziatzen ari dira

Gasteizko merkataritza-gunea saldu behar dutela aurreratu du CBRE Global Investors konpainiak. Antza denez, eskaintza ugari jaso dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Boulevard merkataritza-gunea saldu behar dutela aurreratu du gaur CBRE Global Investors konpainiak, CBRE taldeko inbertsioen kudeatzaileak. Merkataritza-gunea 150 milioi euroko balioa eman diote.

Era berean, Alcala Magna eta Moraleja Green Madrilgo merkataritza-guneak salduko dituztela iragarri du.

Hiru merkataritza-guneak erosteko eskaintzak hamar eguneko epean aukeratzea espero du CBRE Global Investorsek. Iberiar penintsulan eta Europako hegoaldean negozioak dituen inbertsio funtsa da merkataritza-gune horien jabea.

Jose Martin Borregon CBRE Global Investors España konpainiako zuzendariak gaur azaldu duenez, eskaintza ugari jaso dituzte, batez ere Gasteizko Boulevard eta Alcala Magna erosteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea