Ekonomia -

Iruzurraren aurkako arkodioa

Gipuzkoak eta Nafarroak datuak trukatzeko akordio fiskala sinatu dute

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak eta Jose Raul Goñi Nafarroako Ogasuneko zuzendari berriak eguerdian sinatu dute hitzarmena, Donostian.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EiTB
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua.
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako eta Nafarroako ogasunek zergen inguruko datuen trukatzea hobetzeko eta iruzur fiskalari aurre egiteko akordioa sinatu dute.

Aipatu hitzarmena joan den astean sinatu zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunetako arduradunek, eta orain Nafarroako Gobernuak ere egingo du bat.

Akordioaren sinadura eguerdian egin dute, Gipuzkako Ogasunak Donostian duen egoitzan, eta bertan izan dira Helena Franco Gipuzkoako Ogasuneko diputatua eta Jose Raul Goñi Nafarroako Ogasuneko zuzendari berria (Idoia Nievesek dimisioa eman ostean hartu zuen kargua).

Hitzarmen horrek erakundeen artean datu fiskalak trukatzea nola gauzatu erregulatzen du, baldintzak eta prozedurak zehazten dira eta elkarlan hori "pertsonen eskubideak bermatuta" egingo dela azpimarratzen da.

Jose Raun Goni Nafarroako Ogasun zuzendariak nabarmendu duenez, "iruzurren" aurkako administrazioen arteko elkarlanen esfortzua nabarmendu du, eta datorren hilabetean beste bi Aldundiekin (Bizkaia eta Araba) hitzarmenak sinatuko dituela iragarri du, "lan-ildo bera indartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan