Ekonomia -

Crisis

Mondragon Taldeak 857 bazkide beste lanpostu batera aldatu ditu

Hiru jarduera ildo ari dira lantzen: beste kooperatiba batzuetan birkokatzea, aurretiko erretiroak eta prestakuntza plana, enplegagarritasuna errazteko.

Mondragon Kooperatiba
Mondragon Kooperatiba
Mondragon Kooperatiba

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondrago Taldeak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, kooperatibek 857 bazkide beste lanpostu batzuetan birkokatu dituzte azken (iragan urrian Fagor Elektrotresnak hartzekodunen konkurtsoan sartu ostean)  lau hilabeteetan. Azaldu dutenez, aldaketa gehienak Industria eta Banaketa arloetan gauzatu dira, eta tartean 55 kooperatiba inplikatu dira.

Enpresa hiru jarduera ildo ari da lantzen: beste kooperatiba batzuetan birkokatzea, aurretiko erretiroak eta prestakuntza plana, enplegagarritasuna errazteko.

"Langabezian dagoen kolektiboarentzat konponbidea bultzatzearen ikuspegitik, gaineratu behar da epe laburrera beste 200 birkokapen aurreikusita daudela, aurretiko erretiroen bidetik", gaineratu dute.

Beste eragile instituzional batzuekin lankidetzan, Prestakuntza Plan bat osatzeko lanean ari dira, soberan geratu diren bazkideentzat, helburu bikoitzarekin: profil profesionalak eskariari egokituz birkokapenak bultzatzea, eta kualifikazio profesionala handitzea, titulu ofizialen bitartez.

Kooperatibek berretsi egin dute "eredu kooperatiboan" duen "erabateko konfiantza", izan ere, berezkotzat dituen elkartasun, parte hartze eta lankidetza balioak elementu bereizgarriak dira langabeen kolektiboarentzako irtenbide partekatuak eraginkortasunez eta berehala bilatu ahal izateko.

Korporazioak Fagor Elektrotresnakeko 1.600 bazkideetatik 1.000 lanpostu mantenduko zituela iragarri zuen, enpresaren lantoki guztiak itxi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Mondragon korporazioa Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak