Ekonomia -
Elkarrizketa EiTB-n
Europan argindarra 'asko' ordaintzen dela esan du Galanek
Bestalde, Iberdrolako presidenteak nabarmendu duenez, Euskadi ikerketa eta sare elektriko adimentsuen garapenean munduko lehenengo postuan dago.
Erredakzioa
"Euskal herritarrek eta europarrek ordaintzen dugun faktura elektrikoa orokorrean amerikarrena baina bi aldiz garestiagoa da", esan du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak.
EiTBri eskainitako elkarrizketa batean, Iberdrolako presidenteak azaldu duenez, prezioak "ez du zerikusirik energiaren kostuarekin, kontsumoari kargatzen zaizkion zergekin baizik".
Bilbon ostiralean egingo den akziodunen batzar nagusiaren bezperan, Galanek nabarmendu du Euskadi ikerketa eta sare elektriko inteligenteen garapenean munduko lehenengo postuan dagoela.
"Euskadi aitzindaria da gai batean, sare elektriko adimentsuen garapenean, eta mundu osoan milioi askoko inbertsioak hartuko ditu. Horretarako, Iberdrola euskal enpresak izango ditu", azpimarratu du Galanek.
Faktura
Iberdrolak aurten Euskadin 80 milioi euro inbertituko ditu. Euskal enpresei produktuak eta zerbitzuak erosten dizkie, 700 milioi euroren truke, eta Bizkaiko ogasunari "txeke fiskal" zuzena ordaintzen dio, lurraldean biltzen duen % 10a. Ostiralean, batzar nagusian: Iberdrolak ia 90.000 akziodun euskal herritar ditu.