Ekonomia -
Akziodunen batzarra
Botín: 'Susperraldia heldu da eta inork ez du zalantzan jartzen'
Santander Bankuaren presidenteak adierazi du ez dela neurri gabeko poztasunean erori behar, oraindik ere arazo larriak baitaude, langabezia kasu.
Emilio Botin Santander Bankuaren presidentearen arabera, Espainiako ekonomiaren susperraldia "heldu da" eta "inork ez du zalantzan jartzen". Halere, adierazi du ez dela neurri gabeko poztasunean erori behar, oraindik ere arazo larriak baitaude, langabezia kasu.
2014ko Akziodunen Batzarrean izan da Botin eta Gobernuak erreformekin egin duen "lan bikaina" goraipatu du. Atzeraldi ekonomikotik irtetzeko balio izan dute, bere ustez, eta baita lana sortzeko ere. Bere aburuz, 2014 amaieran Espainiako ekonomia %1eko igoeran izan daiteke.
Testuinguru horretan, Espainia "Santanderren emaitzetako albiste positiboetako bat izango da datorren hiru urteetara begira", izan ere, 2016an 3.000 milioi euro irabaziko dituztela uste du eta "hazteko aukera guztiak" aprobetxatuko omen dituzte.
"Egitasmo bakar bat ere finantziaziorik gabe ez gelditzeko lanean daude", adierazi du Botinek. "Kreditua bueltan da, hazkundea bueltan da eta, modu motelago batean, baina lana ere bueltan etorriko da", gaineratu du.