Ekonomia -

Sistema berria

Tarifa elektriko berriaren xehetasunak

Sistema berria apirilaren 1ean sartuko da indarrean eta enpresa elektrikoek hiru hilabeteko epea izango dute haien tresneria moldatzeko.

Sistema berria indarrean izango da apirilaren 1etik aurrera. Efe.
Sistema berria indarrean izango da apirilaren 1etik aurrera. Efe.
Enpresa elektrikoek 300 milioi euro itzuli behar dituzte

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

-Nola erabakiko da tarifako zein zati dagokion energiari?

Sistema berriak handizkako merkatuarekin lotuko du. Hau da, kontsumitutako energia fakturazio-epearen batez besteko presiona ordainduko dute herritarrek. Ordutegia bereizten duten ikuskatzailea dutenek, ordu bakoitza momentu horretan bertan energiak duen prezioan ordainduko dute.

-Zenbat ikuskatzaile "inteligente" daude Espainian?

7 milioi inguru, % 30, baina oraindik ez daude sistema berriarekin jarduteko prest. Ikuskatzaile berriak jartzeko 2018ra artekoa da.

-Nola eragingo dio aldaketak fakturari?

Erabiltzaile bakoitzaren fakturazioa handizkako merkatuaren eboluzioaren arabera aldatuko da.

-Noiz sartuko da indarrean?

Apirilaren 1etik aurrera, baina enpresa elektrikoek hiru hilabeteko epea izango dute sistema berrira egokitzeko eta fakturazio berria abian jartzeko. Kontsumitzaileei dagokienez, bakoitzaren enpresa elektrikoa sistema berrira egokitzen denean igarriko dute.

-Eta indarrean sartu bitartean?

Behin-behineko prezio bat ezarriko dute, lehen hiruhilekoan izandako berbera. Gero prezio hori egokitu egin beharko da eta merkatuaren eboluzioaren arabera berriro fakturatu.

-Zeintzuk dira kontsumitzaileen beste aukerak?

Erregulatutako tarifatik atera eta merkatu librera joatea. Horretarako hainbat aukera daude merkatuan baina apiriletik aurrera urteko tarifa izatera behartuta egongo dira, urte osorako prezio iraunkorra jarrita.

Aukera horren alde egiten dutenek, erregulatutako tarifara itzultzeko aukera izango dute beti.

-Nola jakin nire faktura ondo dagoen ala ez?

Industriak baliabide bat jarriko du martxan bere web atarian eta Espainiako Lehia Batzordearenean. Kontsumitzaileek bertan datuak sartu (potentzia, fakturazio epea eta kontsumoa) eta faktura zuzena den eta handizkakoen prezioekin bat datorren ikusi ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea