Ekonomia -
Errenta aitorpena
Ia 3.600 bizkaitarrek gutxienez 50.000 euro dituzte atzerrian
Ondarearen gaineko zerga berreskuratu ostean, Bizkaiko zergadunek atzerriko ondasunak aitortu behar izan dituzte aurrenekoz.
Erredakzioa
Atzerrian 50.000 euro baino gehiago dituzten ia 3.600 zergapekoen aitorpenak jaso ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Unai Rementeria Aldundiko bozeramaileak gaur jakitera eman duenez.
Ondarearen gaineko zerga berreskuratu ostean, Bizkaiko zergadunek atzerriko ondasunak aitortu behar izan dituzte aurrenekoz, beti ere kontuen, aseguruen, etxebizitzen eta baloreen balioak 50.000 euroak gainditzen baldin badituzte.
Aitorpenak aurkezteko epea astelehenean amaitu zen Bizkaian, eta Haziendak ia 3.600 jaso ditu.
Aitortutako diru kopuruaren berri ez du eman Aldundiak, baina edozein kasutan ez dira 180 milioi euro baino gutxiago izango; izan ere, gutxienekoa 50.000 euro ziren.