Ekonomia -
2014ko martxoko datuak
Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruak gora egin du EAEn eta Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Segurantzak 870.077 afiliatu izan zituen martxoan, aurreko hilabetean baino 2.424 gehiago (% 0,28).
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Segurantzak 870.077 afiliatu izan ditu martxoan, aurreko hilabetean baino 2.424 gehiago (% 0,28).
Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak afiliazio datuen berri eman du. Estatuan 16,2 milioi afiliatu izan dira martxoan, otsailean baino % 0,52 gehiago.
Iazko martxoko datuekin alderatuz gero, EAEko afiliatu kopuruak behera egin du. Izan ere, 2013ko martxoan baino 3.221 afiliatu gutxiago zanbatu dituzte Euskadiko Gizarte Segurantzan.
Lurraldeka, Euskadiko 870.077 afiliatuetako 438.178k Bizkaian kotizatu dute martxoan, 290.102k Gipuzkoan eta 141.797k Araban.
Nafarroan ere afiliatu kopuruak gora egin du martxoan: 706 gehiago zenbatu dituzte, otsailean baino % 0,29 gehiago.