Ekonomia -

BEZaren igoera

Elikagaien BEZa ez dutela igoko iragarri du Ferrek

Hala ere Estatuko Ogasunaren Idazkari nagusiak ez du premia-premiako sendagaien tasa igotzea baztertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Ogasunaren Idazkariak, Miguel Ferre, elikagaiei BEZa igotzea bastertu du. Hala ere, ez du bastertu premia-premiazko sendagaien tasa igotzea.

'Salbuespen bat da. Arau orokorra BEZa ez igotzea da. Ez tasa orokorrean esta produktuen tasa ere', adierazi du Ferrek.

Berreskuratze ekonomikoaren adierazgarriak atzematen hasi direla gaineratu du eta 'baikortasun gehiegikeriak' ez direla komeni esan badu ere, 'etengabean dena beltza dela' esaten aritzea ere ez dela ona gaineratu du.

Bere ikuspuntutik, zerga kontuetan atzeman duen aurrerapausuak merkatu kapitaletan Espainiaz duten pertzepzioan eragina izan du 'atzeraldi garaian kontsolidatze prozesu bati buruz ari gara, defizitaren jaitsiera oso garrantzitsua delarik', azpimarratu du.

2013ko azken datuek eta 2014koek ekonomiaren suspertzea suposatzen duen joera adierazten dutela aipatu du. '2013ko zergei gaineratutako zega oinarriak aztertzen ari gara eta joeretan aldaketak atzeman ditugu. 2012 eta 2013 artean tasa negatiboak aurkezten zituzten eta azkeneko hiru hilekoan tasa positiboak erakusten dituzte, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea