Ekonomia -

Autonomoak Euskadin

Langile autonomoen kopurua hazi egin da Euskadin

Langile autonomoen kopurua % 0,28 hazi zen martxoan, otsaileko datuekin alderatuz, UATAE Euskadiko Langile Autonomo eta Ekintzaileen Elkarteen Batasunak emandako datuen arabera.

Langile autonomoak. Argazkia: EITB
Langile autonomoak. Argazkia: EITB
Langile autonomoak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 46 langile autonomo gehiagorekin itxi du 2014ko lehenengo hiruhilekoa. 2013ko epe berean baino autonomo gehiago daude orain gurean, martxoan 475 pertsonak eman zutelako izena Gizarte Segurantzan erregimen horretan.

EAEn 173.201 langile autonomo zenbatu dituzte martxoan; beraz, % 0,28ko hazkundea izan du talde horrek, otsaileko datuekin alderatuta. Izan ere, hilabete horretan 23 langile autonomo galdu ziren, UATAE Euskadiko Langile Autonomo eta Ekintzaileen Elkarteen Batasunak emandako datuen arabera.

Martxoko datu positiboek otsailean izandako atzerakada orekatu dute, eta urtarrileko datu txarrak konpentsatu dituzte; izan ere, urteko lehen hilabetean 535 autonomok euren negozioa itxi zuten.

UTAE pozik agertu da langile autonomoen kopuruak gora egin duela ikusita, baina urteko datuak Espainiako gorakadaren azpitik daudela azpimarratu du. Hazkundea Euskadin % 0,30ekoa izan da; Espainian, berriz, % 1,78koa.

Maria Jose Landaburu UATAEko idazkari nagusiak langile autonomoek eta enpresa txikiek finantzazioa lortzeko dituzten arazoak konpontzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Gobernuari. Gainera, barneko eskari eskasaren arazoari aurre egin, eta kontsumoa pizteko, soldatak igotzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea