Ekonomia -

Nekazaritza

'Nirea' ekimenak lehen sektorea kontsumitzaileari hurreratuko dio

Eusko Jaurlaritzak eta lehen sektoreko ordezkariek Nirea ekimena aurkeztu dute. Helburua euskal lehen sektorea bultzatzea eta bertako produktuak kontsumitzaileei hurreratzea izango da.

Nirea ekimenaren aurkezpena. EFE
Nirea
Nirea ekimenaren aurkezpena. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta lehen sektoreko ordezkariek Nirea ekimena aurkeztu dute astearte honetan, horren helburua euskal lehen sektorea bultzatzea eta bere produktua kontsumitzaileei urreratzea izango da.

Ekimena Bilbon aurkeztu dute, besteak beste, honako hauek izan dira bertan: Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordea, Assier Arrese HAZIko zuzendari nagusia, eta ENBA eta EHNE nekazaritza sindikatuetako, Euskadiko Arrantza  Kofradiako, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko Kontseiluko eta Nekaturreko ordezkariak, Landa Garapenerako Elkarteez gain.

Nireak lehen sektorea berriro aktibatzea du helburu. Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordeak azaldu duenez, ekimen honen izena Nirea da "konpromisoa pertsonala delako, batetik bestera, eta guztien konpromiso pertsonalak betetzeak horren helburuak geroz eta handiagoak izatea egingo du".

Mireia Garmendiak, arrantza sektorearen izenean, euskal gizarteari dei bat egin dio "erosketak egiteko orduan hartutako erabakiak herrialde ereduari eragiten diotela kontziente izateko".

Horrenbestez, akordio honen bitartez gizartea Euskadiko lehen sektoreari dagozkion produktuak identifikatzeko gai izaten saiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea