Ekonomia -
Mundu osoan
Toyotak 6 milioitik gora auto konpondu beharko ditu
Direkzioan eta eserlekuetan akatsak daudelako hartuko dute neurria, eta marka japoniarraren 27 modelori eragingo die.
Erredakzioa
Toyota Motor korporazioak iragarri duenez, 6,39 milioi auto konpondu beharko ditu, 27 modelotako direkzioan eta eserlekuetan akatsak daudelako.
Gertakari horren ondorioz, kostu ekonomiko handiaz gain, auto ekoizlearen fama asko kaltetuko da, "Toyota metodoa"ri esker, "etengabeko hobekuntzan" oinarritutako metodoari esker, sona handia lortu duelako marka japoniarrak.
Gaur bertan, munduko auto ekoizle handienaren akzioek % 3,1 egin dute behera Tokioko burtsan, albistearen berri izan eta berehala.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea