Ekonomia -

BEC

BECen etorkizuna 'bermatuta' dagoela uste du Basañezek

Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “BEC beharrezko azpiegitura da”.

Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia. Argazkia: EFE
Xabier Basañez EFE
Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, Euskadiko erakustazoka nagusienaren etorkizuna “bermatuta” dago, “nahiz eta epe motzean errentagarritasunik ez izan, eta egungo eskaerarentzat handiegia izan”.

EFE agentziari eskaini dion elkarrizketa batean, Basañezek adierazi duenez, “BEC beharrezko azpiegitura da”. “Egun eraiki izan balitz, txikiagoa izango litzateke, baina ez askoz ere txikiagoa”, esan du.

“Kontuan izan behar dugu erakustazoka noiz eraiki zen, eta beharrezkoa zen neurria eman zitzaion”, azpimarratu du. Krisiaren eraginez eskaera jaitsi egin dela onartu du zuzendariak eta gune guztia betetzea. “Egungo dimentsioa bost pabilioikoa izango litzateke”, onartu du.

Erakusleek egiten duten erabilpenean aldaketa izaten ari dela ere nabarmendu du Basañezek. Erakusleek gero eta gune txikiagoak erabiltzen dituzte eta errentagarritasun handiago bilatzen. “Modeloak aldatu egiten dira eta horretara egokitu beharra daukagu”, baieztatu du.

Basañezen ustez, “BECen eskaintzen diren azoka, konbentzio eta ikuskizunek etorkizuna dute”. “Ez dakit epe motzean ehuneko ehunean errentagarritasuna emango duen, baina luzera bai”, esan du.

“Horri guztiari gure bazkideen babesa gehituz gero, etorkizuna bermatua dago”, nabarmendu du zuzendari nagusiak.

Hainbat urtez galerak izan ondoren, 2014ko emaitzak 2012koak baino “hobeak” izango direla azpimarratu du Basañezek. “Negatiboa izaten jarraituko du, baina positibotik gertu egongo da”, adierazi du. Aurrekontuen oreka 2017 urtean lortzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea