Ekonomia -

Laguntza

Jaurlaritzak 16 milioiko laguntza emango du 2.500 lanpostu sortzeko

Gasteizeko Udalak kontzeptu horregatik 2,72 milioi euro jasoko ditu, Bilbokoak 4,07 milioi eta Donostiakoak 1,30 milioi euro.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euroko partida bat liberatu du astearte honetan, erakunde lokaletako 1.149 proiektu martxan jartzeko; horrek 2.500 lanpostu sortzea ahalbidetuko du.

Euskal Enplegu Sailak ohar batean jakitera eman duenez, laguntzen ordainketa egiteko prest dago, eta Lanbidek karta bidez erantzunik jaso ez zuten 49 erakunde lokali dagokien aurrekontu-partida jakinarazi die.

Eusko Jaurlaritzak erakunde lokalentzako babes-egitasmo bat onartu zuen, 16 milioi eurorekin 2013 urterako, eta 4 miloi aurtengorako, langabeak hiru edota sei hilabetez kontratatzeko helburuarekin.

Jaurlaritzak azken deialdian, 2013an, onartutako proiekturako partida liberatu du, baina oraindik 2014rako beste 4 milioiak zintzilik daude.

Gasteizeko Udalak kontzeptu horregatik 2,72 milioi euro jasoko ditu, Bilbokoak 4,07 milioi eta Donostiakoak 1,30.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak