Ekonomia -

Murrizketa plana

Frantziak 2015ean beteko du % 3ko defizit-helburua

Gobernuak 50.000 milioi euroko murrizketa plana berretsi du, helburu hori lortzeko.

Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. EFE
Manuel Valls
Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak BPGren % 3ko defizit publikoa 2015ean lortuko du, Europako Batzordearekin konprometitu zen bezala, Gobernuak asteazken honetan iragarritako aurreikuspenen arabera. Gobernuak 50.000 milioi euroko murrizketa plana berretsi du, helburu hori lortzeko.

Ministroen Kontseiluak herrialdeko aurrekontu ibilbidea onartu du datozen hiru urteetarako, eta Manuel Valls lehen ministroak hilaren 16an aurreratutako doikuntza planari azken ukituak eman dizkie.

Bruselak eskatuta bezala, Parisek maiatzaren 7an bidaliko ditu datozen urteetarako iragarpenak. Hazkuntza % 1ekoa izango da 2014an, % 1,7koa 2015ean, eta % 2,25ekoa batez beste hurrengo bietan.

"Azken urteotako geldialditik irteten ari gara", azaldu du Stephane Le Fool Nekazaritza ministroak eta Gobernuko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea