Ekonomia -
Enpresaburuen bilgunea
Heziketarik gabeko pertsonen gutxieneko soldata jaistea eskatu dute
"Gazte 'nini'ak bizi diren txoritegitik atera" nahi ditu Enpresaburuen Bilguneko presidenteak. Era berean, "bigarren lan erreforma" baten aldeko apustua egin du Monica Oriolek.
Erredakzioa
Prestakuntzarik ez duten pertsonei gutxieneko soldata jaistea planteatu du gaur Monica Oriol Enpresaburuen Bilguneko presidenteak. Oriolen hitzetan, "heziketa desberdinari tratu desberdina eman behar zaio".
Gosari informatiboa antolatu du enpresaburuen elkarteak. "Gazte 'nini'ak (lanik egiten eta ikasten ez duten gazteak) bizi diren txoritegitik atera" nahi ditu Enpresaburuen Bilguneko presidenteak. Era berean, "bigarren lan erreforma" baten aldeko apustua egin du Monica Oriolek, kaleratzeen batez besteko kostua Europako batez bestekora gerturatzeko. Lan egindako urte bakoitzeko kalte-ordaina 18 egunekoa izatea proposatu du Oriolek.
Horren harian, 2012ko lan erreformak kostua 45 egunetik 33ra bakarrik jaitsi izana kritikatu du Enpresaburuen Bilguneko presidenteak. Behin erreforma bat egiteko erabakia hartuz gero, "Espainia Europako buruan jarri behar zuten, ez Europako atzealdean utzi", gaineratu du.
Azkenik, gutxieneko soldata "kalifikazioaren arabera zehazteko" eskatu du Oriolek.