Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Porlana lehenestea eta herria alboratzea egotzi dio EH Bilduk EAJri

AHT izeneko 'gurpil zentzugabetik' irteteko eskatu dio koalizio abertzaleak lehendakariari, herriarentzat iraina dela argudiatuta.

Oskar Matute eta Dani Maeztu (EH Bildu). Argazkia: EiTB
Oskar Matute eta Dani Maeztu (EH Bildu). Argazkia: EiTB
Oskar Matute eta Dani Maeztu (EH Bildu). Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Porlana eta eraikuntza sektoreko enpresen interesak lehenestea eta herriaren beharrak alboratzea egotzi dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari.

EH Bilduko Oskar Matute eta Dani Maeztu ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, Espainiako Gobernuak aste honetan lizitatutako Bergarako lotuneko tarte baten harira. "AHT izeneko gurpil zentzugabetik irteteko" eskatu dio koalizio abertzaleak lehendakariari, "herriarentzat iraina" dela argudiatuta.

Espainiako Gobernuak AHTren Bergarako lotuneko lanak "enkatera ateratzea" marketing operaziotzat jo du EH Bilduk.

"PPren Gobernuak eraikuntzako enpresen artean beste 133 milioi euro banatzea erabaki du, hain zuzen ere, gutunak jasotzeko afizio handia duten horien artean, egoera larrian dauden milaka herritarren beharrak albo batera utzita", nabarmendu dute. Salatu dutenez, "AHTa gure ingurumena suntsitzen ari den azpiegitura bat da eta ez ditu euskal herritarren garraio gabeziak konpontzen".

Aurreikuspenak betetzen badira, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 5.000 milioi euro bideratuko dituzte Abiadura Handiko Trenaren lanetara, EH Bilduren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea