Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat larri zauritu da Zumarragan, mahuka hidrauliko batek jota
Antza denez, mahuka hidraulikoa hautsi egin da eta bi langile jo ditu, horietako bat larri zauritu du. Ezbeharra 19:23 aldera gertatu da.
Erredakzioa
Altzairu-fabrika bateko langile bat larri zauritu da Zumarragan (Gipuzkoa), arratsaldean. Mahuka hidrauliko bat apurtu da, eta 44 urteko langileari kolpea jo dio.
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, ezbeharra 19:23 aldera gertatu da. Bi langile zauritu dira istripuan.
Antza denez, mahuka hidraulikoa hautsi egin da eta bi langile jo ditu, horietako bat larri zauritu du eta Donostiako ospitalera eraman behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea