Ekonomia -

Patronalaren arabera

Bizkaiko metalaren jarduera % 2,3 haziko da 2014an

Txostenaren arabera, enpresen % 10ek langile kopurua murriztu behar dutela uste dute, % 8,5, aldiz, handitu egin behar dituztelakoan daude.

Metalgintza
Metalgintza
Bizkaiko metalgintza arloko enpresariak baikor dira

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metalaren Bizkaiko Enpresen Federazioaren aurreikuspenen arabera, Bizkaiko sektorean batez besteko jarduera % 2,3 haziko da aurten, iaz izandako % 4,2ko erorketaren ostean, nahiz eta lanpostuak sortu ez edota izaera negatiboa izan dezakeen, Jose Luis Lopez Gil presidentearen arabera.

Bilbon bilera orokorra egin dutela eta, patronalak astearte honetan txosten bat aurkeztu du, kide diren enpresa askori buruz apirilaren amaieran egindakoa.

Txosten horretan, enpresa askok soldaten bilakaerari buruzko kezka azaltzen dute, hazkuntza jakin batzuek lehiakortasunean eragin dezaketela uste izanda.

Patronalaren arabera, soldataren gehikuntzaren puntu bakoitzak enpresa horientzako gastuak 20 milioi euro gehiagotan handitzea dakar.

Txostenaren arabera, enpresen % 10ek langile kopurua murriztu behar dutela uste dute, % 8,5, aldiz, handitu egin behar dituztelakoan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Metalgintza albisteak