Ekonomia -

Jarraipenerako txostena

Bruselak eta Europako Banku Zentralak Espainia kritikatu dute

Erreformak egiteko atzerapenarekin dabiltzala esan dute. Kotizazioak jaitsita eta BEZa igoz lanpostuak sortuko lirateke, adierazi dutenez.

Europar Parlamentua
Europar Parlamentua
Banku Zentralak erreforma gehiago eskatu dizkio Rajoy presidenteari

0:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak eta Europako Banku Zentralak Espainiako Gobernuaren atzerapena kritikatu dute erreformak egiterako orduan, tartean enplegua sustatzeko politikak eta enplegua lortzeko zerbitzu publikoen berritzea eta baita zerbitzu profesionalen liberalizaziorako legea ere.

Iragan urtarrilean banku-erreskatea amaitu zenetik argitaratzen duten lehen txostena da eta Bruselak eta Banku Zentralak Espainiak desoreka ekonomikoak zuzentzeko egin dituen aurrerapausuak goraipatu ditu. Horrela, hazkundera bueltatu eta enplegua sortzen hasi da. Halere, "zor publikoa eta kanpoko zorra maila kezkagarritan daude oraindik eta arriskutsuak dira hazkunde jarraiturako eta finantza orekarako", azaldu dute.

"Espainiak doikuntza ekonomikoarekin jarraitu behar du denbora luze batez desorekak eta langabezia albo batera uzteko, maila kezkagarritan daudelako", azaldu dute Europar Batasuneko bi instituzioek. Horrela, uste dute Espainiak %5,8ko defizitarekin amaituko duela urtea -Gobernua %,5,5era heltzea espero du-, "baina 2015eko eta 2016ko defizit helburuk lortzeko esfortzu gehiago behar dira", azaldu dute.

Horrela, ondorioetako bat da "oso aukera gutxi daudela" Espainiak 41.300 milioi euroko erreskatearen dirua ez itzultzeko.

100 euroko kotizazioaren tarifa finkoa kritikatu dute, aldi baterako kontratuak finkoetan lortzeko balioko duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Bruselako albisteak gaur Espainia bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak EBZ