Ekonomia -
Iruzur fiskala
Iruzur egile handien zerrenda argitaratzea aztertuko du Gipuzkoak
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak adierazi du gai "labainkorra" eta "sensiblea" dela, iruzur fiskalaren aurkako borroka Datuen Babeserako Legearekin uztartu behar delako.
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiak "iruzur egile handien" zerrenda argitaratzea aztertuko du, asteazken honetako Batzar Nagusietako osoko bilkuran proposamena aho batez onartu ostean.
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak adierazi du gai "labainkorra" eta "sensiblea" dela, iruzur fiskalaren aurkako borroka Datuen Babeserako Legearekin uztartu behar delako.
Sozialistek abiatu zuten ekinbidea, eta ondoren EAJk, Bilduk eta Aralarrek bat egin zuten, zuzenketa bat gehitu ostean. PPk ez du sinatu, baina horren alde sinatu du.
"Eraginkorrak izan nahi dugu, baina hori egin ahal izateko pertsonen eskubideak eta datuen babesa uztartu behar ditugu", adierazi du Francok.