Ekonomia -

Lan baldintzak

Etxeko langileen lana kontrolatzea 'zaila' dela onartu du Aburtok

Enplegu sailburuaren hitzetan, batzutan, "beldurragatik askotan", etxeko langileek ez dituzte laneko irregulartasunak salatzen.

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeko langileen lan baldintzak ikuskatzeko garaian Eusko Jaurlaritzak dituen "zailtasunak" onartu ditu gaur Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak, ezin direlako etxebizitzetan nolanahi sartu.

Gainera, Aburtoren hitzetan, batzutan, "beldurragatik askotan", etxeko langileek ez dituzte laneko irregulartasunak salatzen. "Batzuek Gizarte Segurantzan alta ematerik ez dute nahi", erantsi du. "Hor dagoen errealitate bat da eta aurka egin behar diogu. Salaketa gutxi daude", errepikatu du.

Aburtok agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko batzordean. Eusko Jaurlaritzak etxeko langileen eskubideak bermatzeko eta babesteko martxan jarri dituen ekimenen berri eman du sailburuak. EH Bilduk sailburuaren agerraldia eskatu zuen.

Etxeko langileen eskubideak bermatzeko eta babesteko neurriak hartzea eskatu zion Eusko Legebiltzarrak Lanbideri 2011n. Orain arte Gasteizko Ganberaren agindua bete ez dutela salatu du Belen Arrondok (EH Bildu).

Etxeko langile askok pairatzen dituzten "gehiegikeriak" salatu ditu Arrondok. Eusko Jaurlaritzak lan baldintzak gehiago kontrolatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea