Ekonomia -
Iruzur fiskala
Erkoreka, iruzur egile guztientzako tratamendu bera erabiltzearen alde
Estatuko datuen babeserako legeaz gain, Europakoa ere errespetatu behar dela azaldu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ere.
Erredakzioa
EAEko hiru lurraldeetan iruzur egileentzako tratamendu bera izatearen alde egin du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak. Horregatik, iruzur egile handien zerrenda argitaratzeko proposamenak "legearen mugak" gainditzen baditu, Euskadi osoan erabili beharko litzatekeela esan du.
ETB1en eskaini duen elkarrizketa batean azaldu duenez, zerrenda hori argitaratzea legezkoa den jakiteko Datuen Babeserako Euskal Agentziarekin hitz egitea komeni da.
Horrez gain, Estatuko datuen babeserako legeaz gain, Europakoa ere errespetatu behar dela azaldu du Erkorekak.
"Oso puntu garrantzitsuan arazo legala izan litekeela azpimarratu nahiko nuke", esan du Datuen Babeserako Legeari buruz, "izan ere, ez gara edozer gauzaz ari, ondo babestu behar den eskubide batez baizik. Horregatik, emango diren pausoak ondo neurtu behar dira".