Ekonomia -
Espainiako Burtsa
Ibex 35 indizeak % 2,35 behera egin du
Wall Streeten beherakadak eta euroguneko hazkunde eskasak Espainiako Burtsa makurtu dute. Arrisku-sariak 170 puntuak gainditu ditu une batzuetan.
Erredakzioa
Ibex 35 indizeak % 2,35 behera egin du eta 10.400 puntuak galdu ditu. Saioko une batzuetan % 3 galdu du Espainiako Burtsako indize nagusiak.
Horrela, 10.365 puntutan kokatu da, urtarrilaren 24az geroztik beherakadarik handiena. Orduan % 3,66 behera egin zuen indizeak.
Wall Streetek irekieran izandako beherakadak Espainiako Burtsa makurtu du. Dow Jones indizeak Wal-Marten datu ekonomiko txarrak eta AEBetako industriaren produkzio eskasak nozitu ditu.
Greziak atzerriko zorra dutenei zerga berria ezarriko diela dioten zurrumurruak zabaldu dira, eta euroguneko hazkunde eskasak ere zerikusia izan du. Euroguneko BPGk % 0,2ko hazkundea izan zuen soilik lehen hiruhilekoan, Frantziaren eta Italiaren emaitza txarrek bultzatuta.
Tentsioak zorraren merkatuari eragin dio. Horrela, arrisku-sariak 170 puntuak gainditu ditu une batzuetan.