Ekonomia -

Protesta jendetsuak

Soldata izoztearen aurka protesta egin dute Frantziako funtzionarioek

Antolatzaileen arabera, 20.000 lagunek parte hartu dute Pariseko manifestazioan, herrialdeko jendetsuena. Frantziako hiri nagusietan manifestazioak deitu dituzte sindikatuek.

Frantziako sektore publikoaren langileek protesta egin dute. Argazkia: EFE
Frantziako sektore publikoaren langileek protesta egin dute. Argazkia: EFE
Frantziako sektore publikoaren langileek protesta egin dute. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka funtzionariok soldata izoztearen aurka protesta egin dute gaur, Frantzian. Erosteko ahalmena berreskuratzea eskatu dute langile publikoek; izan ere, 2010az geroztik soldata izoztuta dute.

Sindikatu antolatzaileen arabera, 20.000 lagunek parte hartu dute Pariseko manifestazioan, herrialdeko jendetsuena. Poliziaren hitzetan, 10.000 pertsona bildu dira. Frantziako hiri nagusietan manifestazioak deitu dituzte sindikatuek.

"Langileen soldatek urte gehiegi eman dituzte izozturik dagoeneko", adierazi du Thierry Leapon CGT sindikatuko idazkari nagusiak. CGT, CFDT, CFTC, CGT, FA-FP, FSU, Solidaires eta Unsa sindikatuek protesta eta greba jardunaldia antolatu dute.

Soldatak, 2010az geroztik izoztuta

Frantziako ia bost milioi funtzionarioen soldata ez da 2010az geroztik aldatu, bere horretan mantendu dute. Gainera, funtzionarioen soldatek 2017ra arte izoztuta jarraituko dutela iragarri du Frantziako Gobernuak, egoera ekonomikoak hobera egiten ez baldin badu.

Bestalde, lanpostu publiko gehiago sortzea eskatu dute sindikatuek, "populazioaren beharrizanak artatzeko funtzionario kopuru egokia izan arte", CGTko buruzagiak azaldu duenez.

Funtzionarioen grebak hegaldien % 10 bertan behera utzi ditu, batez ere Frantziako hego-ekialdean, baina Madrilera bidean aireratu behar ziren beste bi hegaldi bertan behera utzi dituzte, beste bi Bartzelonara, bat Sevillara eta beste bat Valentziara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Funtzionarioak albisteak Frantzia bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Soldatak gaur Frantziako Gobernua