Ekonomia -
Irizpide ekonomikoak
Jaurlaritzak ekainean aurkeztuko ditu 2015eko Kontuen irizpideak
Ogasun eta Finantza Sailak Euskadiren 2015erako hazkundearen aurreikuspena gorantz zuzenduko duela uste du, % 1,5ean.
Erredakzioa
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritzak ekaineko lehen hamabostaldian aurkeztuko ditu 2015eko Aurrekontuetarako irizpide ekonomikoak.
Bere ustez, testuinguru makroekonomikoa eguneratzean, Sailak gorantz errebisatu ditzake Euskadiren hazkundea 2015erako, orain % 1,5ean du. "Zertxobait handiagoa izango dela uste dut", adierazi du.
Onda Cerori eskainitako elkarrizketa batean, Gatzagaetxebarriak azaldu du bere saila Kontuen “irizpideetan” lanean hasiko dela datorren urterako, “euskal aurrekontuen araudiak ezartzen duena betetzeko”.
Orduan, testuinguru makroekonomikoa gaurkotuko da zehaztasunez hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenerako, egun iragarritako, 1,5 edota 1,6, baino zertxobait gehiago izango dela gaineratu du. Halaber, erreforma fiskala indarrean jartzearen "efektua" ere kontuan izango du, "2015eko likidazioetan efektuak eraginez, bai pertsona juridikoetan baita fisikoetan eta elkarteetan ere".
Aurrekontuetako irizpideei norabidea jarriko dien beste puntuetako bat 2015erako defizit helburua (% 0,7) izango da, 2014an baino hiru hamarren gutxiago.
Asmoa aurrekontuak urriaren amaierarako izatea da, eta, geroago, Eusko Legebiltzarrean aurkeztea "2015ean aurrekontuan izateko itxuraz".