Ekonomia -
Asteazkena arte
Fundizioaren Munduko Kongresua egiten ari dira Bilbon
Bost kontinenteetatik etorritako ordezkariak bildu dira bertan. Kongresuaz gain, merkataritza erakusketa erraldoia martxan jarri dute; 75 postu, alorreko puntako enpresekin.
Erredakzioa
Fundizioaren Munduko 71. Kongresua igandean hasi eta asteazkenean amaituko da Bilbon. Kontinente guztietatik etorritako 1.000 ordezkaritik gora bilduko ditu Euskalduna Jauregian, kutsu industriala, zientifikoa eta teknologikoa duen topaketan. Gauzak horrela, eta antolatzaileen arabera, Bilbo "nazioarteko erreferentea izango da, metal mekanikoaren alorrean. Kongresuak 2,5 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du Euskadiko Barne Produktu Gordinean.
Kongresuaren aurreko edizioak Sao Paulo, Philadelphia, Paris, Istanbul, Beijing eta Monterrey hirietan egin dira, besteak beste. Topaketak bost kontineentako herrialdeetatik etorritako ordezkariak eta alorreko puntako enpresenak biltzen ditu, unibertsitate handietako eta ikerketa eta garapen zentroetakoetako ordezkaritzekin batera.
Bilera Fundizioaren Munduko Erakundeak, Tabira Fundizio Institutuak eta IK4-Azterlanek antolatu dute, eta jasangarritasuna izango da helburu nagusia. Ekitaldi ugari prestatu dituzte eta ezaguntza teknikoak partekatzeko "paregabeko" aukera izango dute mundo osoko profesionalek eta enpresetako adituek.
Kongresuarekin batera, merkataritza erakusketa erraldoia martxan jarri dute; 75 postu daude 4.000 metro karratuetan, alorreko puntako enpresekin. Euskalduna Jauregian merkataritza jarduera eta ekonomia gori-gorian izango dira.