Ekonomia -

Frantzia

Societe Generale beldurtu zuen brokerra kartzelan sartu dute

Jerome Kervielek ez zuen aurreikusita Justiziaren aurrean burua entregatzea. Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2012an, banku nagusienetako bati 4.900 milioi euroko galerak eragiteagatik.

Jerome Kerviel brokerrra. Artxiboko irudia. EFE
Jerome Kerviel
Jerome Kerviel brokerrra. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jerome Kerviele 2008an galera handiengatik Societe General Frantziako bankua beldurtu zuen brokerra Nizako espetxean sartu dute gaur, hiru urteko kartzela-zigorra betetzen hasteko.

37 urteko gizonezkoak Ventimiglian (Italia), Frantziako mugan, komunikabide guztien begiradak izan zituen, Frantziako Justiziaren aurrean burua entregatzea aurreikusita ez zuela nabarmendu ostean. Justiziak 2013an hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zion, Frantziako banku nagusietako bati 4.900 milioi euroko galerak eragiteagatik.

Kervielek erromesaldi bat egin du, eta horregatik zegoen herri horretan, Vatikanotik bueltan. Adierazi zuenez, ez zuen muga pasatuko, Fraçois Hollande Frantziako presidentearekin elkarrizketa bat izan baino lehen. Hari, lehen pertsona, prozesu judizialaren disfuntziotzat hartzen dituenak azaldu nahi zizkion.

Baina gauerdia baino lehen bere burua ez bazuen entregatzen Frantziako Fiskaltzak Europako bilatze agindu bat bidaliko zuela ohartarazi ostean, Kervielek iritziz aldatu zuen, muga pasatu eta Mentoneko Polizia-etxera joanda, bertan eman zuen gaua.

Goizeko lehen orduan, brokerra justizia jauregira eraman dute, eta magistratuak Nizako espetxean sartzea agindu du.

Kervielen kasuak ikusmin handia eragin du Frantziako komunikabideetan, askok brokerra ez dutela behar bezala tratatu uste dutelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea