Ekonomia -
Martxoko datuak
Industriaren eta zerbitzuen salmentek gora egin dute Hegoaldean
Industriaren salmentak % 2,9 hazi ziren EAEn, eta % 12,9 Nafarroan. Zerbitzuen alorrean, EAEn % 6,1eko gorakada izan zen, eta % 5,1ekoa Foru Erkidegoan.
Erredakzioa
Industriaren eta zerbitzuen sektorearen salmentek nabarmen egin zuten gora EAEn eta Nafarroan martxoan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriaren salmentak % 2,9 hazi ziren martxoan, eta eskariak % 4,3. Hala ere, Estatuko batez bestekoaren erdira iritsi besterik ez ziren egin.
Gainera, urtea hasi zenetik % 0,1 egin dute behera industriaren salmentek.
Nafarroako Foru Erkidegoan, ordea, handiagoa izan zen salmenten gorakada: % 12,9koa.
Zerbitzuak
Zerbitzu alorrean, EAEk eman zuen datu positiboena Estatu osoan; izan ere, % 6,1eko gorakada izan zen zerbitzuetako fakturazioan, baina langile kopurua % 0,1 murriztu zen.
Espainiako Estatistika Institutuak zabaldu dituen datuen arabera, Nafarroan % 5,1 hazi ziren diru-sarrerak zerbitzuen sektorean.