Ekonomia -

EAEko datuak

Gizarte Segurantzan afiliatutako atzerritarren kopurua % 4,4 jaitsi da

Apirilean 46.719 atzerritar zeuden izena emanda, martxoan baino % 0,26 gehiago.

Apirilean 46.719 atzerritar zeuden izena emanda, martxoan baino % 0,26 gehiago. Artxiboko irudia.
Apirilean 46.719 atzerritar zeuden izena emanda, martxoan baino % 0,26 gehiago. Artxiboko irudia.
Apirilean 46.719 atzerritar zeuden izena emanda, martxoan baino % 0,26 gehiago. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzan afiliatutako atzerritarren kopurua % 4,4 jaitsi da apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko apirileko datuekin alderatuta, Espainiako Enplegu Ministerioak ostegun honetako kaleratutako informazioaren arabera.

Apirilean 46.719 atzerritar zeuden izena emanda Gizarte Segurantzan, martxoan baino % 0,26 gehiago.

Iazko apiriletik hona Araban 953 atzerritar gutxiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (% 10;61), Bizkaian 887 gutxiago (% 3,74), eta Gipuzkoan, 317 gutxiago (% 1,96).

Martxoko datuekin alderatuz gero, berriz, Arabak 45 afiliatu atzerritar gutxiago ditu; Bizkaiak 72 pertsona gehiago (% 0,32), eta Gipuzkoak 95 gehiago (% 0,6).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea