Ekonomia -

Bekak

BBK-k eta Cebekek 30 beka eskaintzen dituzte Bizkaiko gazteentzat

Bost hilabeteko iraupena izango dute, uztailetik aurrera, eta gazteak lanaldi erdiz izango dira enpresetan.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK-k eta Cebek Bizkaiko Enpresa Konfederazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, gazteei enpresetan prestakuntza praktikoa emateko bekak jarri dituzte martxan. Horrela, 30 gazte tituludunek enpresa-praktikak egingo dituzte, ikasitakoa enpresa batean praktikan jar dezaten.

Ekimenaren antolatzaileek Bilbon aurkeztu dute beka hauen 12. edizioa. Guztira 1.272 gaztek parte hartu dute bertan, eta, beka amaitu ostean, horien % 48k kontratua lortu dute praktikak egin dituzten enpresetan. Gorka Martinez BBK-ko bozeramaileak esan duenez, aurten 30 beka eskainiko dituzte, iaz eskaini zutenaren bikoitza, eta 60.000 euro inbertitutko dituzten horretan.

Uztailaren 8an amaituko da izena emateko epea eta Bizkaian bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago . Bertan, Langabezian eta Lanbideren zerrendetan daudenek har dezakete parte, eta Unibertsitateko goi-mailako edo erdi-mailako titulu bat edo Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ziklo bat izan behar dute eginda.

Bekadun bakoitzak 1.842 euro gordin jasoko ditu gehienez ere, eta diru-kopuru hori hileroko 5 ordainketa kuotatan banatuko da, uztailetik aurrera. Gazteak lanaldi erdiz izango dira enpresetan, eta formazio ikastaroak ere jasoko dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea