Ekonomia -

Kutxabank

LABek Mario Fernandezi: 'Pribatizazio prozesu nabarmena da'

Sindikatuak dio pribatizazio prozesu argia dela Kutxek kapitalaren % 30 bakarrik kontrolatu dezaten bultzatzea; horiek fundazio bihurtzea Kutxabank botere publikotik at uzteko saioa dela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak Mario Fernandez Kutxabanakeko presidenteari ohartarazi dio ''pribatizazio prozesu nabarmena'' dela bost urteko epean Kutxek kapitalaren %30 baino ez izatea, eta gainerako %70 kapital pribatuaren eskutan jartzea. Sindikatuak ohar batean adierazi duenez, asmo hori iragarri du Kutxabankeko presidenteak.

Halaber, LABek uste du Kutxak Banku Fundazio bihurtzea Kutxabank botere publikotik at uzteko saioa dela, ''aurrerantzean erabakiak erakunde berrien Patronatuan har daitezen, eta ez Kutxen Batzarretan''. ''Agerikoa da La Caixan gertatu den bezalaxe patronatuaren kontrol ahalmena pertsona, erakunde eta enpresa pribatuei eman nahi zaiela, gero Kutxabanken kapital pribatua sartzeko erabakia hartzeko'', adierazi du sindikatuak, ohar batean.

LABek hitz horiekin erantzun die Mario Fernandezek pribatizazioaren inguruan astearte honetan EITBn egindako adierazpenei. Izan ere, atzo bertan ELA eta LAB sindikatuek manifestazioa deitu zuten bankuaren pribatizazioa salatzeko, eta Fernandezek adierazi zuen ezin dela pribatizatu dagoeneko pribatua dena.

''Kutxabank sozietate anonimo bat da, baina bere akzioen %100 Aurrezki-Kutxen esku dago (eta hauek kontrol publikoaren pean daude)'', azpimarratu du LABek, ohar horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea