Ekonomia -

Enplegua

13.000 lanpostu garbi suntsitu dira Euskadin 2014ko lehen hiruhilekoan

Epe horretan sinatu diren kontratu berrien % 90 aldi baterako kontratuak izan dira.

13.000 lanpostu galdu ziren Euskadin, 2014ko lehen hiru hilekoan

0:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) ikertzaile talde batek hiru hilean behin Euskadiko lan merkatuaren egoera aurkezteko egiten duen ikerketaren arabera, 13.000 lanpostu garbi suntsitu dira Euskadin 2014ko lehen hiruhilekoan, eta sinatu diren kontratu berrien % 90 aldi baterako kontratuak izan dira.

Sara de la Rica katedradunak koordinatu duen Euskadi Lan Txostena lanak jasotakoaren arabera, urtarriletik martxora bitartean 46.000 pertsona baino gehiago geratu dira lanik gabe, eta 33.000 pertsonak lortu dute kontratua. Ondorioz, 13.000 lanpostu garbi galdu dira, aurreko hiruhilekoan, 2013ko azken hiruhilekoan, lanpostuak sortzeko joera nagusitu ondoren, eta Euskadin lan merkatuaren egoera "kezkagarria" dela erakusten du.

2014ko lehen hiruhilekoan lana galdu duten langileen herenak kontratu mugagabea zuen, eta, adinari dagokionez, langile horien % 40k 44 urte baino gehiago dituzte. Arloka aztertuz gero, lana galdu duten langileen % 76k zerbitzuen sektorean egiten zuten lan, % 14k industrian eta % 8k eraikuntzan.

Bestalde, kontratu bat lortu duten 33.000 langileen artean, % 56k 35 urte baino gutxiago dituzte eta % 36k unibertsitate mailako ikasketak dituzte.

Zerbitzuen sektoreak sortu ditu lanpostu gehien epe horretan, baina industriak gorakada "handia" izan du, % 20koa izan baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea