Ekonomia -
Ekonomia
Europako Banku Zentralak %0,15era jaitsi ditu interes-tasak
Ekonomia hazkundea eta inflazioa bultzatzeko hartutako neurri honekin % 0,15 minimo historikoa lortzen du.
Erredakzioa
Europako Bankuak interes-tasak j aitsi ditu eta % 0,15 minimo historikora heldu da. Neurri honekin ekonomiaren hazkundea eta inflazioa bultzatu nahi ditu.
Gordailuak beste 10 puntutan jaitsi ditu eta lehen aldiz kreditua bultzatzeko bere leihatilatan dirua gorde nahi duten bankuak zigortuko ditu.
Merkatuek Europako Bankuak diruaren prezioa jaitsiko zutela aurreikusi zuten. Zalantza bakarra jaitsiera zenbatekoa izango zen jakitea zen.
Kredituen bazterketa erraztasunaren 35 puntuko beherapenarekin harridura sortu du eta egun bakarrera begira % 0,4an bakarrik eskainiko die mailegua banketxeei.
Duela hilabete bat 1,39 dolarretan aldatzen zen euroa. Orain, albistea jakin ostean, 1.3567 dolarretan aldatzen da. Interes tasen jaitsiera ezagutu aurretik 1,3608 dolarretan aldatzen zen.
Euroaren indarrak inflazio maila baxua mantentzen du eta Europako enpresen esportazioak galarazten ditu.
Interes tasen jaitsiera azaltzeko maiatzean izandako inflazioaren jaitsiera kontuan hartu behar da. Bi hamarren jaitsi ostean % 0,5ean kokatu baitzen.
Datu hau Europako Bankuak dituen helburuetatik urrun dabil. Izan ere, % 2 inguruko mailan kokatu nahi du.
Inflazio tasa % 1etik behera kokatzen da Europako Batasuneko herrialdeetan duela zortzi hilabetetatik eta Momentuz baztertu egin dute deflazioaren ideia.
Urteko lehen hiruhilekoan, 2013 azken hiruhilekoarekin alderatuz, euro gunearen ekonomia % 0,2 hazi zen.
Beharrezkoa bada neurri berriak hartzeko prest agertu da Mario Draghi
Ekonomia errealean kreditua bultzatzeko hartutako neurri sorta "esanguratsua" babestu du Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak. Hala ere, beharrezkoa bada Europako Banku Zentrala neurri berriak hartzeko prest dagoela nabarmendu du.
Bestalde, erabakiak "aho batez" hartu dituztela azpimarratu du Mario Draghik. Europako Banku Zentralak har ditzakeen neurri zehatzez galdetuta, aktiboen erosketa programa jarri du adibide gisa.
Interes tasak denbora luzean maila beretsuan mantenduko direla nabarmendu du: "segur aski guk orain arte aurreikusi baino denbora tarte luzeagoan". Interes-tasetan doiketa gehiago egitea baztertu ez badu ere, alor praktikoan inoizko mailari baxuenera iritsi dela adierazi du.
Bestalde, deflazio arriskua egotea ukatu egin du eta euroguneak inflazio txikiko garaia bizi duela aldarrikatu du.