Ekonomia -

Protesta

LABeko hainbat kide Adegiren egoitzara sartu dira

Gipuzkoako patronalak lan-hitzarmenak negoziatzeko orduan agertutako "izaera autoritarioa" salatu nahi dute, besteak beste.

LABek patronalak lan hitzarmenak negoziatzeko orduan duen jarrera salatu nahi du. Efe.
LABek patronalak lan hitzarmenak negoziatzeko orduan duen jarrera salatu nahi du. Efe.
Adegiren egoitzan sartu diren LABeko kideak atera ditu Ertzaintzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuko hainbat militante Adegiren egoitzara sartu dira 10:15 aldera, eta protesta egin dute bertan. "Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatuta du Adegik bere jarrerarekin", salatu du sindikatuak ohar batean. Ertzaintzak sartu eta ordubetera atera ditu.

Protesta honekin Adegiren "izaera autoritarioa" salatu nahi du LABek, eta patronalak negoziazio kolektiborako duen "borondate ezaren aurrean" langileon negoziazio koletiborako eskubidea eta hitzarmenen premiazkotasuna aldarrikatu nahi dute protestarekin.

"Adegik negoziazio mahaietan duen gehiengoaz baliatzen ari da negoziazioa bahituta edukitzeko", salatu dute LABeko ordezkariek, egoitzatik atera aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea