Ekonomia -

Ekonomia

Urte arteko inflazioa % 0,5eraino jaitsi da maiatzean EAEn

Urteko lehen bost hilabeteetan, % 0,2 inguru erori dira prezioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan, % 0,2 egin dute behera maiatzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko urte arteko inflazioa % 0,5ean gelditu da maiatzean, apirilean baino hamarren bat baxuago (% 0,6), Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera.

Urteko lehen bost hilabeteetan, prezioak % 0,3 jaitsi dira Euskadin, baina ez da aldaketarik sumatu aurreko hilabetetik.

Lurraldeka, urte arteko inflaziorik altuena Bizkaian erregistratu da (% 0,5), eta Gipuzkoan eta Araban % 0,4koa izan da.

Kataluniarekin batera, EAE da tasarik altuena duen bigarren erkidegoa, Balear Uharteen atzetik (% 0,6).

Nafarroan, prezioek % 0,2 egin dute behera maiatzean, Espainiako urte arteko inflazio tasa berdina lortuz. Extremadura eta Kanariekin batera, inflazioak behera egin duen erkidegoetako bat da Nafarroa.

Apirilarekiko, prezioak % 0,1 igo dira Araban, berdin eutsi diote Bizkaian eta % 0,1 jaitsi dira Gipuzkoan.Urteko lehen bost hilabeteak kontuan hartuta, hiru probintzietan behera egin zuten: % -0,1 Araban, % -0,3 Bizkaian eta % -0,2 Gipuzkoan.

Produktu eta zerbitzu taldeka, beherakadarik nabarmenena Komunikazioetan (% -5,8), Elikagai eta Edari Ez Alkoholikoetan (% -1,6) eta Etxeko Horniduran (% -0,9) izan da.

Aldiz, prezioek gora egin dute Medikuntzan (% 8,2), Etxebizitzan (% 3,4), Irakaskuntzan (% 2,7), Edari Alkoholikoetan eta Tabakoan (%1,8), Garraioan (%1,3) eta Bestelakoetan (% 1,0).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea