Ekonomia -
Erreforma fiskala
Autonomoen atxikipenak murriztuko dituela iragarri du Rajoyk
Exekutiboaren liderrak BEZ igoko ez duela eta bigarren etxebizitzaren erregimen fiskala ukituko ez duela ziurtatu du.
Erredakzioa
Gobernuak autonomoen atxikipenak "laster, berehala" murriztuko dituela iragarri du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, ostiralean aurkeztutako erreforma fiskalaren aurreproiektuari jarraituta.
Gainera, Gobernuak BEZ ez duela igoko eta bigarren etxebizitzaren erregimen fiskala ere ez duela ukituko adierazi du presidenteak.
PPren egoitzan egindako bileran, Mariano Rajoyk erreforma fiskalaren aurreproiketua azaldu du, eta familiei eta enpresa ertain eta txikiei bideratuta dagoela esan du, "inbertitu eta lanpostuak sortzen dituztenei babesa emateko".
Horren harian, presidenteak autonomoen atxikipenek izango duten murrizketa azpimarratu du, langile autonomoen elkarteek hainbat alditan egindako eskaerari erantzunda.
Halaber, Rajoyk esan du erreforma fiskalaren aurreproiektua Ogasun Ministerioaren webgunean jarriko dutela "Espainiako herritarrek iritzia emateko aukera izan eta ekarpenak egiteko".