Ekonomia -

Erreforma fiskala

Errenta baxuak dituzten autonomoen atxikipena uztailean jaitsiko da

12.000 eurorainoko errentak jasotzen dituzten langile autonomoei eragingo die. Erreformak, bere osotasunean, 9.000 milioi euroko kostua izango du.

Cristobak Montoro Ogasun Ministerioko burua. Irudia: EFE
Cristobak Montoro Ogasun Ministerioko burua. Irudia: EFE
Cristobak Montoro Ogasun Ministerioko burua. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehienez 12.000 euroko errentak dituzten autonomoek Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga (PFEZ) txikiagoak ordainduko dituzte uztailetik aurrera, eta 2015ean indarrean sartuko den erreforma fiskalaren lehen pausoa izango da.

Horixe aurreratu dio EFEri Cristobal Montoro Ogasun ministroak elkarrizketa batean. Gainera, Montorok esan duenez, erreformak 9.000 milioi euroko kostua izango du datozen bi urteetan, baina horrek ez du esan nahi "inolaz ere" gastu publikoa neurri horretan murriztuko dutenik.

Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidenteak atzo, larunbata, aurreratu zituen erreformaren ardatzetako batzuk, horien artean, langile autonomoen gaineko atxikipenak nabarmendu zituen.

Horren ildotik, Cristobal Montorok zehaztu duenez, Gobernuaren asmoa 12.000 eurorainoko errentak dituzten autonomoen gaineko atxikipenak jaistea eta "laster egitea" da, uztailaren hasieran, orduan aplikatu ahalko zaizkie erreformak fakturazio txikiak egiten dituztenei.

Halaber, eta ekintzaileen jarduera errazteko asmoarekin, Gobernu espainiarrak langile autonomoen kolektiboak dituen beste atxikimendu batzuk ere murriztu nahi ditu, "egin behar eta egingo den" zerbait baita.

Gobernuak promestutako erreforma fiskala, Montorok azpimarratu duenaren arabera, Europar Batasunak ezarritako defizitaren helburuarekin bat dator.

Jarduera ekonomikoa sustatzeko neurrien inguruan ere mintzatu da Montoro; bere hitzetan, erreforma fiskalari esker BPGk gora egingo du puntu erdian 2015ean eta 2016an; hau da, 5.500 milioi euro inguru, eta kostua 9.000 milioikoa izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Espainia bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zerga politika