Ekonomia -

Erreforma fiskala

Kaleratzeen kalte-ordainengatik zergak ordaindu beharko dituzte PFEZn

PPren gobernuak zergen erreforman markatutako ildoei ez jarraitzeko eskatu die Euskadiko CCOO sindikatuak hiru aldundiei, horretarako eskumenak dituztelako.

Cristobal Montoro Hazienda ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Hazienda ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Hazienda ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergen erreformarekin kaleratzeen kalte-ordainengatik ordaindu beharko dute herritarrek, zergarik ez ordaintzeko gutxienekoa 5.550 eurora igoko dute (5.151 euro egun) eta Espainian bizi diren kirolariek bertokoek bezala ordaindu beharko dute, gobernuak gaur jakitera eman duenez.

Errentaren gaineko zerga; sozietateen zerga, BEZa eta zergen lege orokorra aldatzeko legeak moldatzeko aurreproiektuak aurkeztu ditu Cristobal Montoro Ogasun ministroak. Aldaketak iragan ostiralean onartu zituen Ministroen Kontseiluak.

Aldaketak argitaratu dituzte gaur Ministerioaren webgunean, herritarrek kontsultatzeko eta oharrak bidaltzeko aukera izan dezaten. Gizarte eragileei aldaketen berri eman die Espainiako gobernuak. Erkidegoei datorren ostegunean azalduko dizkiete, Zerga Politikaren Kontseiluan (CPFF).

Lan egindako urte bakoitzeko 2.000 euroko gutxienekoa ezarri dute kalte-ordainengatik zergarik ordaindu behar ez izateko.

PPren gobernuak zergen erreforman markatutako ildoei ez jarraitzeko eskatu die Euskadiko CCOO sindikatuak hiru aldundiei, horretarako eskumenak dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zerga politika gaur