Ekonomia -

Urteko maximoak

Gasolinaren prezioak gora egin du oporrak baino astebete lehenago

Azken astean, gasolinaren salneurriak %1,4 egin du gora. 1,448 euroko prezioa du batez beste.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren salneurria 1,448 euroan dago batez beste Espainian. Urteko preziorik altuena da eta baita 2013ko irailetik hartu duen altuena, Europar Batasuneko Petrolio Txostenak argitaratu duenez. Milioika lagunek uztaileko oporrak hasi baino egun batzuk lehenago heldu da salneurri horretara.

Gasolina %1,4 garestitu da azken astean eta urtarrilekoa baino %2,9 garestiagoa da orain. Iazko salneurriarekin alderatuta, %1,6 altuagoa da.

Bitartean, gasolioaren litroak %1,5 egin du gora azken astean eta 1,34 eurotan kokatu da, otsailetik ez zuela salneurri hori. Espainiako autoen %80k erregai mota hori erabiltzen du eta urtarrilean baino %1,2 garestiagoa da orain, iazko aste berean baino %0,5 gehiago.

Aste honetako igoerarekin, batez besteko gasolinazko gasoliontziak (55 litrokoa) 78,48 eurotik 79,6 euroko kostua izatera igaro da eta gasoliozkoak 72,6 eurotik 73,7 eurora.

Igoera hau gorabehera, Espainiako salneurria Europar Batasunekoaren batez bestekoa baino baxuagoa da, 1,586 euro, hain zuzen ere, eta 1,614 euro eurogunean. Gasolioaren litroak 1,427 euro balio ditu Europar Batasunean batez beste eta 1,401 eurogunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumoa Gasolinaren prezioaren igoera