Ekonomia -

Lopez de Gereñu RE-n

'Rosellen analisiaren modukoa ez da enpresaria defendatzeko modua'

Confebasakeko idazkari nagusiak CEOEko presidenteak egindako "analisia" izan du hizpide. Rosellek berretsi egin du esandakoa, eta afera "modu positiboan" hartzeko eskatu du.

Nuria Lopez de Gereñu, Confebasken idazkari nagusia. Irudia: EiTB
Nuria Lopez de Gereñu, Confebasken idazkari nagusia. Irudia: EiTB
Lopez de Gereñu: 'Rosellen analisiak ez ditu enpresariak defendatzen'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiaren iritzian, Juan Rosell CEOEko presidenteak langabezian egoteagatik "txarto" dauden pertsonen inguruan egindako "analisia" ez da "enpresaria defendatzeko modurik onena".

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, Lopez de Gereñuk Rosellen adierazpenak izan ditu hizpide. CEOEko presidenteak esan du milioi bat inguru etxekoandrek izena eman dutela Lan Bulegoetan diru-laguntzaren bat jasotzeko asmoz.

Lopez de Gereñuren esanetan, Confebasken "langabeziaren gaineko datuak bereizteak ez gaitu kezkatzen", baina "jardueran izandako aldaketak, inbertsioak, dira kezkagarriak".

Langabezia dela eta "gaizki" pasatzen ari diren pertsonen aurrean "sentsibilitate" berezia dutela esan ondoren, baieztatu egin du "gaizki pasatzen ari diren pertsonen inguruan Rosellek egin duen analisiaren moduko analisiak egitea ez da enpresaria defendatzeko modurik onena".

Rosellek afera 'modu positiboan' ikusteko eskatu du

Juan Rosell CEOEko presidenteak berretsi egin du azken urteotan milioi bat inguru etxekoandrek izena eman dutela Lan Bulegoetan diru-laguntzaren bat jasotzeko asmoz. "Datu tekniko" bat dela arrazoitu du eta, polemika ikusita, afera 'modu positiboan' ikusteko eskatu du, emakumeak lan munduan emandako aurrerapauso bezala, zehazki.

"Datu tekniko bat da, ez iritzi bat, eta noski, Lan Bulegoetan izena eman eta laguntzak jasotzeko eskubide osoa dute, baldintzak betetzen badituzte", adierazi du patronaleko buruak.

Rosellek datu hori "modu positiboan" ikusteko eskatu du. "Lehenago jakin izan bagenu, beste herrialde askotan bezala, hobe", adierazi du emakumean lan munduan sartzearen inguruan.

Bestalde, enpresariak lan arloko neurriei "buelta" eman nahi izateaz akusatzen dituzten gizarte taldeen existentzia salatu du CEOEko buruak. "Espainiak beharrezkoak diren lan erreforma guztiak egin beharko ditu XXI. mendeko errealitatera egokitzeko", gehitu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Confebask albisteak Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Enpresaburuak Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa