Ekonomia -

Uztailaren 31 eta abuztuaren 1

Irteera operaziorako 46 orduko greba deitu dute Adifeko sindikatuek

Lanuztea uztailaren 31n, 01:00etan, hasi eta abuztuaren 1eko 23:00tara arte luzatuko da. Enpresa batzordeko sindikatu guztiek greba aho batez adostu dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langileak 46 orduko greba egitera deitu dituzte Adifeko sindikatuek. Lanuztea uztailaren 31tik abuztuaren 1era luzatuko da. Ondorioz, greba udako irteera operazioekin batera egingo dute.

Lanuztea uztailaren 31n, 01:00etan, hasi eta abuztuaren 1eko 23:00tara arte luzatuko da. Enpresa batzordeko sindikatu guztiek (CC.OO, UGT, CGT, Sindicato Ferroviario eta Sindicato de Circulacion) greba aho batez adostu dute. Gainera, sindikatuak greba Renfera zabaltzea aztertzen ari dira.

Sindikatuek agiri batean jakitera eman dutenez, langileak mugitzeko "aldebakarreko" erabakia hartu zuen Adifek. Horrek "400 langileren deserrotzea" ekarri dezakeela ohartarazi dute sindikatuek. Adifen erabakia salatzeko greba egitea erabaki dute.

Era berean, Adifek geltokietan Renferen txartelak saltzen dituzten mila bat langileei "konponbiderik ematen ez" diela salatu nahi dute sindikatuek. Sektorearen liberalizazioa eta trenbide operadore pribatu berrien sarreraren aurrean langile horien etorkizuna zehaztu behar dutela uste dute.

Azpiegituretako mantentze arloan konpainia publikoa egiten ari den berregituraketaren aurka protesta egin nahi dute sindikatuek, eta baita zenbait arlo deuseztatu dituztelako ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Espainia Gizartea bideoak Oporrak Renfe