Ekonomia -
Espainiako bankua
Zor publikoak gora egin du berriro Espainiako estatuan
Administrazio publikoen zorra 996.983 milioi eurora iritsi zen maiatzean, BPGaren % 97,4ra.
Erredakzioa
Espainiako Estatuko administrazio publikoen zorra 996.983 milioi eurora iritsi zen maiatzean, Barne Produktu Gordinaren % 97,4ra hain zuzen ere, 14.197 milioi euroko igoera izan ostean, Espainiako Bankuak jakitera eman duenez.
Marka berri bat bada ere, eta bilioi bat eurora iristear dagoen arren, Gobernuaren aurreikuspenen azpitik dago, BPGaren % 99,5era iristea espero baitzuen.
Bestalde, zorraren azken igoerarekin, eten egin da apirileko joera, bost hilabetetan lehenengo aldiz behera egin baitzuen orduan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia
Espainia albisteak
Ekonomia 2024
Prentsa digitalaren azken orduko
Albisteak
BPGd