Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Gowexen kontu-ikuskaria, aske, 200.000 euroko fiantzapean

Epaileak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen atzo, gaurko zitazioa emateko. Azkenean, bere kabuz joan da Jose Antonio Diaz Villanueva epaitegira.

Antonio Diaz Villanueva, Auzitegi Nazionaletik ateratzen. Argazkia: Efe
Antonio Diaz Villanueva, Auzitegi Nazionaletik ateratzen.
Antonio Diaz Villanueva, Auzitegi Nazionaletik ateratzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak libre utzi du, 200.000 euroko bermepean, Jose Antonio Diaz Villanueva, Gowexen kontu-ikuskaria, Ogasunari diru-sarrerak deklaratzerako garaian Gowexi dokumentazioa faltsutzeko "beharrezko estaldura" eman zuelako.

Pedrazek Javier Solsona kontseilaria ere libre utzi du, baina horri ez dizkio baldintza bereziak jarri.

Pedrazek Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzaren iritzia kontuan izanda hartu du erabakia. Bermearen zenbatekoa jartzeko, Villanuevaren diru-sarrerak hartu dituzte aintzat; izan ere, kontu-ikuskariak aitortu du 300.000 euro irabaz zituela iaz.

Epaileak Diaz Villanueva bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zion atzo Poliziari, gaurko hitzordurako zitazioa emateko bere etxean aurkitu ez zutelako. Baina kontu-ikuskaria Auzitegi Nazionalean agertu da goizean, eta 13:45ean joan da, deklaratu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea