Ekonomia -

Opor fiskalak

Jaurlaritzak baieztatu du isuna ordaintzeko oinarrizko akordioa dutela

Bizkaiko Aldundiak eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari, 30 milioi euroko isunaren % 70a beregain hartuta erakutsi duen "elkartasunagatik".

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Europako isuna ordaintzeko akordioa ixtear dute euskal erakundeek

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak baieztatu egin du "oinarrizko akordioa" dagoela euskal erakundeen artean 'opor fiskalak' direla eta jasotako isuna ordaintzeko. Bihar jorratuko dute gaia Euskal Finantzen Kontseiluaren (EFK) bileran.

Asteroko gobernu bileraren ostean azaldu duenez, 30 milioi euroko isuna ordaintzeko banaketari dagokionez, lotu dute "oinarrizkoa", zalantzan zegoen guztia.

Eusko Jaurlaritzak 21 milioi euro jarriko dituela eta aldundiek gainerako 9ak ordaindu beharko dituztela gogorarazi ostean, azpimarratu du ez dela "ohikoa" Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera deitzea akordiorik ezean.

Horren harira, bihar erabakia "kontsentsuz" hartzea espero du, ez "gehiengoz" soilik.

Bizkaiak Jaurlaritzaren "elkartasuna" eskertu du

Bizkaiko Aldundiak eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari isunaren % 70a beregain hartuta erakutsi duen "elkartasunagatik".

Hori horrela, Unai Rementeria Bizkaiko Presidentzia diputatuak azpimarratu du berdin jokatuko dutela, "elkartasunez", eta aldundien eta Jaurlaritzaren artean dagoen finantziazio ereduko portzentajearen arabera ordainduko dutela hitzeman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea