Ekonomia -

Urteko lehen seihilekoan

Repsolek 1.327 milioi irabazi ditu, iaz baino % 47 gehiago

Emaitza on hauek eskuartean dituen “negozioei” eta YPFren desjabetzeagatik jasotako kalte-ordainari esker lortu dituztela azpimarratu du Repsolek ohar batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Repsolek 1.327 milioi euroko etekin garbia izan du urteko lehen seihilekoan, iazko epe berean baino % 47 gehiago, enpresak Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalari igorritakoaren arabera.

Emaitza on hauek eskuartean dituen “negozioei” eta YPFren desjabetzeagatik jasotako kalte-ordainari esker lortu dituztela azpimarratu du Repsolek ohar batean.

Izan ere, Repsolek YPFren kapital sozialaren % 11,86 saldu dio Morgan Stanleyri 1.255 milioi dolarren (901 milioi euro) truke. 622 milioi dolar (446,8 milioi euro) irabazi ditu operazio horretan.

Salmenta hori egin ostean, petrolio-enpresak YPFren kapital sozialaren % 0,5 du orain bere esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Repsol