Ekonomia -

Tren-garraioa

Istilurik ez da izan Renfeko eta Adifeko lehen greba-egunean

Jarraipen-zifrak oso desberdinak izan dira: enpresek % 4 eta 8 artekoa izan dela adierazi dute, sindikatuek, aldiz, % 80ko zifra eman dute.

renfe

Trenetako langileen % 80k egin du greba, CCOOen arabera

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan Renfen eta Adifen deitutako greba istilurik gabekoa izan da, eta Jarraipen-zifrak oso desberdinak izan dira: enpresek % 4 eta 8 artekoa izan dela adierazi dute, sindikatuek, aldiz, % 80ko zifra eman dute.

Renfeko iturriek azaldu duenez, egunean zehar batez beste % 4k babestu dute greba, goizeko txandan % 4,29k, eta, arratsaldekoan % 3,5ek.

Adifen, egunean batez beste langileen % 8,4k babestu dute, gaueko txandan % 5,5ek, goizekoan % 7,8k eta arratsaldekoan % 12,9k, enpresatik jakitera eman dutenez.

Halere, CCOO sindikatuak, greba deitu duten gehienak ordezkatzen dituenak, jarraipena % 70-80an ezarri du bi enpresetan, derrigorrez zerbitzu minimoak bete behar dituzten langileak, oporretan daudenak eta bajan daudenak zenbaketatik kendu dituelako.

Renfen CCOO sindikatuak deitu du ostegun eta ostiral honetarako greba. Ostiralerako deialdiari CGT eta Trenbide sindikatua gehitu zaizkio. Adifen, bestalde, ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute deialdia, UGTk salbu. Guztira 46 orduko lanuztea deitu dute, ostirala arte. Lanuzte hauekin, langileen murrizketaren kontrako protesta egin nahi dute sindikatuek.

Adifen kasuan, gainera, langileak lekualdatzeko asmoen kontra ere protesta egin nahi dute, sindikatuen arabera ‘400 langile deserrotzea’’.

Gutxieneko zerbitzuak

Greba deialdien aurrean, Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu., Gutxieneko zerbitzuek horiek abiadura handiko trenen % 77 eta tokiko trenen % 65 bermatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Espainia bideoak Ekonomia albisteak Renfe albisteak