Ekonomia -

EKAINEKO DATUAK

EAEn hazi egin da enpresa kopurua eta Nafarroan mantendu

2014ko ekainean 303 enpresa berri sortu ziren EAEn, iazko ekainean baino % 13,9 gehiago. Nafarroan, berriz, 83 enpresa sortu ziren, duela urtebeteko datuak mantenduz.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 303 enpresa berri sortu ziren ekainean. Iazko ekaineko datuekin alderatuta, beraz, % 13,9 sozietate gehiago erregistratu ziren.  Nafarroan 83 enpresa berri sortu ziren, iazko ekaineko  kopuru bera.  Estatistika Institutu Nazionalak eman ditu datuok, gaur. Merkataritza-sozietateei buruzko ekaineko datuak dira.

Kaleratutako informazioaren arabera, EAEn 92 enpresek eman zuten baja, iaz epe berean baino  % 4,2k gutxiago.  Estatu Espainiarreko datuei erreparatuta,  Balear Uharteak eta Aragoiren atzetik, EAEn sortu ziren enpresa gehien.

Sortutako 303 enpresa berri horientzat, guztira,  7,4 milioi euroko kapitala jarri zen: 302 sozietate mugatuak dira eta bat sozietate anonimoa. Nafarroako datuei dagokienez,  83 enpresa berri sortzeko 1,6 milioi euroko kapitala ezarri zen ekainean, iaz baino % 44 gutxiago. 2013ko ekainean 2,9 milioikoa izan zen jarritako kapitala.

Estatu espainiarrean, orotara, 7.534 enpresa sortu ziren, iaz baino % 1,2 gutxiago. Desagertu zen enpresa kopuruak ere behera egin zuen: 1.429 sozietatek eman zuten baja, duela urtebete baino  % 14,9k gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Enpresaburuak